Pasa den astean, Nestor Ardanaz argazkilariarekin egon ginen eta ikaragarri disfrutatu genuen bere azalpenekin.
Nestorrek
txikitan "Collage" lehiaketa bat irabazi zuen eta hori momentu garrantzitsu
bat bezala gogoratzen du . Beti gustatu izan zaio diseinua eta moda. Bere lehen
argazkia lagun taldeari atera zion, gaur egun oso argazki kuttuna da berarentzat. Argazki
ikasketak egin zituen eta gero master bat Bartzelonan.
Ikaslea
zela larunbatetan irakasleari laguntzen zion argazkiak ateratzen, izugarri
gozatzen omen zuen gauza berriak ikasten. Beti aritu izan da lanean, urte
batzutan argazkilari batekin aritu zen, gauez egunkariak banatzen... inoiz ez
du lanik falta izan.
Duela
16 urte denda bat ireki zuen eta lan horretan dabil orain ere.Edozein lanetan
eguneratuta egon behar dela pentsatzen du , atzean ez dela gelditu behar, horregatik
orain ere ikastaroetara joaten ahalegintzen da.
Argazkigintzan
ezkutuko lan gehiago egiten omen da jende aurrean egiten dena baino, muntaketa
lanek denbora asko eskatzen omen dute, horretaz gain argazkien atzean tranpa
eta moldaketa asko egiten omen dira.
-Kamara on batek ez du argazki ona
ziurtatzen, argazkilaria da argazki ona egiten duena.
-Moda asko gustatzen zaio.
-Joseba Urretavizcaya argazkilaria
eredutzat hartu zuen.
-Nestorrek argazki bat begiratu eta guk
ikusten ez ditugun gauza asko ikus ditzake: argia non jarri duten, muntaia bat den edo ez, akatsak…
-Argazkietan fotoshop asko erabiltzen omen da.
-Donostian
3 urtez argazkigintzako ikasketak egin zituen.
-Aupa Euskal Herriko NESTOR ARGAZKILARIA.
-Extremadurara joan –etorria egin zuen
kotxez ,17 orduko bidea eginez, loretan zeuden zuhaitz batzuei argazkiak
ateratzeko.
-Argazki bat egitean , argia kontrolatzea
da gauzarik garrantzitsuena.
-Argazki baten prestakuntzak
garrantzi gehiago dauka argazkia
ateratzeko momentuak baino.
-Nestorren azalpena izugarri gustatu
zitzaidan.
-Izozkiei argazkia ateratzeko egurrezko
moldea egiten dute!
-Bere betiko ametsa zineko argazkilaria
izatea da.
-Argiaren arabera argazkiak oso
desberdinak ateratzen dira.
-Nestor argazkilari mundiala da.
-Zinemaldian Robert De Niro, Morgan
Freeman eta veste aktore batzuei argazkiak atera zizkien.
Izugarri ikasi genuen Nestorrekin eta gauza bitxiak ere aipatu zizkigun.
NESTOR, MILA ESKER MOMENTU HAIN INTERESGARRIAK ESKAINTZEAGATIK!
No hay comentarios:
Publicar un comentario