martes, 26 de noviembre de 2013

"Artista". Txitxi Orbegozo

                 Aurreko  astean Txitxi etorri zen, eta bere bizitza azaldu zigun. 
            Txikia zenean, eskolan egunero zigortu egiten zioten bihurria zelako eta denbora guztian jolasten egoten zelako. Eskolatik ateratzen zenean umiliatuta sentitzen zen. Bere propositua egunero dibertitzea zen. Gaur egun damutu egiten da ikasi ez izanaz.

            Umea zenean kirola egiten zuen, gustuko zuelako eta mundua ikusi al izateko. Berak pentsatzen du, arloren bat imajinazioari buruz izan beharko zuela.

            Egun batean Txitxi, bere bizilagunaren etxera joan zen. Bertan beraren koadroak ikusi zituen. Horrekin ikasi zuena zen gustuko gauzak nahiz eta ondo edo gaizki egin, saiatutakoa dela garrantzitsuena. Gustatu egin zitzaion eta hurrengo egunean pintura kaxa bat erosi zuen, hortik aurrera margotzen hasi zen.

            Bere buruan konfiantza du, esan digu bakoitzak bere buruarekin ondo edo gustura egon behar duela.

            Jendeak Txitxi zergatik deitzen dioen galdetuko zarete, bere arreba txikia zenean Arantxa ordez Txitxi deitzen zion eta ordutik guztiek horrela deitzen dute.


            Marrazketarekin hasi aurretik beste lan asko egin ditu, adibidez:  eskola baten mantenimentua, arrautzak banatzen, kaleko garbitzailea... gaur egun klase batzuk ematen ditu, direla: marrazketa, marrazketa Tablet-an eta sukaldaritzako klaseak.

            Urteak pasa eta umeak eduki zituen, hasieran goizaldean marrazten zuen baina umeak eduki ondoren gauean egiten zuen lan. Berari ez zaio gustatzen jendeak bera mandatzea, hau da bere lanean jeferik ez edukitzea gustatzen zaio, bera bere lanaren jabe da. Orduan bere ordutegia planteatu behar du eta materiala bera ordaintzen du bere poltsikotik ateraz.

            Txitxik tailer batean lan egiten du. Koadroak egitean denbora asko eramaten dio. Bera marrazterakoan jendearengan  inspiratzen da, Tolosan koadro batzuk egin ditu, adibidez: Usabal-en dagoen gizona  (Roberto Jauregui), Arco de Castillan dagoena (La Pirula) korreo kalera begiratzen dagoena, Iurramendin ere jarri du orain bat.


            Berarentzat saria ez da garrantzitsuena baizik eta zu zure lana baloratzea edo gustura egotea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak