martes, 26 de noviembre de 2013

Okinaren lana. Lourdes Medrano

BOKAZIOA  zer den jakin nahiean aurtengo DBH 3Cko ikasleok LOURDES MEDRANOrekin  bildu gara eta hara hor  elkarrizketa hartatik atera duguna...DISFRUTATU!!!       

Neska koxkorra zela, egunero  karro batetik tiratzen zuen monja bat ikusten zuen. Karroa ogiz beteta zeraman eta etxez etxeko banaketa egiten zuen. Berdin zitzaion eguraldia, euria goian behian  eta berdin, karrotik tiraka. Hori ikusten zuenean...bere buruari esaten zion..."sekula ez naiz okina  izango".

         18 urterekin hasi zen bere lagun minaren okindegian lanean, eta han ezagutu zuen orain bere senarra den mutikoa. 18 urterekin hasi eta  53 urte arte lanean jarraitzen du eta ez du asmorik oraindik lana uzteko. Gehien gustatzen zaiona jendearekin duen harremana da, eta gutxien gustatzen zaiona garbiketa lana da.

         Lurdes, emakume langilea da. Egun osoa pasatzen du lanean eta denetik egiten du. Okindegian lana, ogia egiten du, etxeetara banatu, dendan bezeroak atenditu...

         Bere lanean, dexente sufritzen du, kezka asko sortzen zaizkio baina bera oso baikorra da, eta beti aurrera egiten du. 20 eta 22  langile artean daude hiru okindegitan banatuta.  Egunero-egunero egun berri bat aterako dela pentsatuz  altxatzen da ohetik.

         Gozozale amorratua da eta bere okindegitik gehien gustatzen zaiona, pasekin eta intxaurrekin egindako trenza da.

         Okinaren lana gogorra da, egunero goizeko 6:15etan altxatzen da lanean hasteko. Duela urte batzuk askoz  lehenago altxatu behar izaten zuen. Gaur egun askoz mekanizatuagoa dago dena.

Gauza bat oso garbi  esan du Lurdesek:   "BOKAZIOA ez da zerutik etortzen, bizitzan bakoitzak bilatu eta aurkitu behar duen bidea da".


Bere ametsa  Nafarroako herri txiki batean etxetxo bat izatea da. Nafarroako klima gustatzen zaio, dagoeneko hezurrak berotzeko beharra duelako.  Etxeak, baratza txiki bat izango du eta  aintzinako labe bat ere noski, bere gustuko ogia egiteko.  

Gaur egun, ERREBERRI okindegietan lan egiten duten langileekin enpatia handia du. Langileekin ondo ematea oso garrantzitsua da, negozioa aurrera ateratzeko. ENPATIA handiko emakumea dela erakutsi digu.

Eskaini digun aholkua:   " Ondo pentsatu handitan zer izan  nahi duzuen, egunero-egunero ordu asko pasatuko baitituzue  zeregin horretan" 

              Mila esker Lourdes, zure esperientziak gurekin elkarbanatzeagatik!!!  Egun hauetako batean joango gara okindegira, zuk egindako napolitanak dasdatzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak