lunes, 25 de noviembre de 2013

Konfiteroa. Joxe Mari Gorrotxategi




Jose Mari Gorrotxategi, konfieroa LHko 4. mailako ikasleekin egon da.

Pastelero familiko lau senideen artean zaharrena. Zazpi urte arte “Ensenantzetan” ikasi zuen, orain Hirukide-jesuitinak ikastetxean eta ondoren 14 urte arte, Eskolapiotan. Garai hartan oso gutxik ikasten zuten batxilerra eta Joxemarik, ikastea gustokoa izan arren, aitak hautatu zuen bera konfitero izatea. 

           Hasieran ez baino gero gustokoa izan du lan hau. Hogei urte arte aitakin ikasi zuen pastelak egiten. Gerora, Frantzian, Alemanian eta batez ere Bartzelonan, joan zen aberasten ofizio honetako lanak. Garai hartako kontuk aipatu dizkigu, ogi faltan, goizean gosaltzeko, patatak esnetan egosi, azukre pixkat bota eta hori izaten zen gosaria. Pastela gutxi saltzen zuten aste egunetan, asko igandetan eta San Jose eguna  urteko pastel gehiena saltzen zuten eguna izaten zen.

         Pastelak arima goxoa du  eta horretarako maitasuna jarri, jakinduria eta jenero ona erosi. Bere lehen pastela “petixu” izan zen eta azkenekoa hojaldrea krema pastelera barruan duela. Pastel txarrak ez zituen egiten, batzutan erre egiten ziren eta kontrola zeramanak ikusten zuenean erretiratu egiten zituen. Lana asko egin du eta inoiz ez da gaixo egon eta beste gauzak ere egin ditu. Liburu bat idatzi, museoa montatu...





BERE EZAUGARRIAK
Jatorra
 Langilea
 Umore onekoa
Irribartsua
Haurrekin goxoa
Bere esperientziaz hitz egiten zuen
Berritsua
Elebiduna
Baikorra, nahiz eta bizitzan zailtasunak izan
Galdera batzuen erantzunak ematean luzatu egiten zen
Jakinmina, ikasteko gogoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak