viernes, 22 de noviembre de 2013

Irakaslea ez zen maisua , Santi

Orain bi aste, Hirukiderentzat oso garrantzitsua zen pertsona handi bat galdu genuen. Aste honetan, Zaindari astean, nola ez gara berataz gogoratuko???

Bokazio handia zuen pertsona izan zen Santi, egon zen toki bakoitzean bere oroitzapena handia izango da. Bere bizitzako azken urte asko, gurekin Tolosan pasa zituen eta nahiz eta tolosarra ez izan, gauza asko egin du guregatik.

Ikastetxera etorri garen ikasle gehienei, lekzio handi bat eman digu bere biziak eta horregatik, aste honetan ere gure aurrean jarri nahi dugu.

Hemen, DBH 2C ikasleek Santirengatik idatzi ditugun hausnarketak:






santilorategian



S                      Santi oso pertsona jatorra zen eta besteei laguntzeko prest zegoen. Jangelara joaten ginenean beti ematen zizkigun gozokiak eta istorioren bat partekatu, behin bere bizitza kontatu zigun, gaztetan apaizen soinekoak josten zituela eta abar. Beti egoten zen gozokiak edo gaztainak banatzen. ( Nerea Dorronsoro)

Oso pertsona ona zen, gehien gustatzen zitzaiona lorategia zaintzea eta ikasleekin hitz egitea eta gozokiak ematea zen, beti oso alai egoten zen. ( Ane Iraola)


Oso langilea, maitagarria, eskuzabala, majoa … Beti gozokiak ematen jendeari eguna alaitzeko, lorategian lan eta lan eta dena polit polita utzita. ( Iker Lakunza)


Santik eskolako lorategian egiten zuen lan. Beti alai eta pozik zegoen, denei kasu egiten eta denei gozokiak eta gaztainak oparitzen. Oso eskuzabala zen eta beti denei umore onez jartzen zien. Oso pertsona ona zen eta maitagarria, eskola guztiak maite zuen. (Maria Meg)


Santik gauzak elkar banatzen erakutsi zidan berak emandako gozoki eta gaztainekin. ( Uxue Garro).


Berari ikusita beti irribarre bat zuen aurpegian oso pertsona alaia eta eskuzabala zen; berak zuena denoi banatzen zigun: gozokiak, elkarbanatzea ona zela esaten zigun eta nahiz eta triste egon alaitzen saiatzen zen. Oso pertsona ona zen. Natura oso gustukoa zuen; loreak, zuhaitzak, landareak… eskolako lore eta zuhaitz guztiak zaintzen eta maitatzen zituen. (Nerea Eizagirre)


Pertsona alaia zen, maitagarria, berezia, bizitza oso ondo aprobetxatu duen gizon ona , jendeari laguntzen, beregatik ikasi dugu landareak zaintzen eta puskatzen, lagun bat bezala izan da guretzat eta ez diogu inoiz ahaztuko berari, bere gozokiek eta gaztainei. (Ixone Azkue)


Oso eskuzabala zen pertsona  bat zen. Beti zerbait emateko prest zegoen pertsona, harrigarria zen. Berarengatik ikasi dugu natura zaintzen eta eskuzabalak izaten. Oso lagunkorra zen eta oso majoa. Oso pertsona garrantzitsua Hirukiden.  (Mireia Diez)


Oso pertsona ona zen. Gehien maitatzen  zuen lorategia. Eskolako guztiek maite zuten,  gehien bat gaztetxoek. Berak umeei irribarre bat ateratzeko gai zen bere alaitasuna eta gozokiekin. Bere egin beharrekoak lorategia zaintzea tokatzen zen. Beti edukiko dugu bihotzean bai bere gozoki, gaztainak eta bere irribarreak. Oso maitagarria zen eta pertsona alaia. (Izaro Perurena)


Oso pertsona alaia eta dibertigarria zen. Gure arteko jendeak izugarri maite zuen eta bere inguruan egoteak egin dugu guri aurpegian irribarre bat egitea. Lorategiak izugarri maite zituzten. Eta ez dugu inoiz ahaztuko. (Yerai Rankin)

Elkar banatzea erakutsi ziten, maitatzea eta errespetatzea.(Jon Ander)

        Gizon oso langilea, eskuzabala eta maitagarria zen.     Beti gozokiak eta gaztainak eskaintzeko prest.  Lorategian jo eta ke beti.   Amerikatik Euskal Herrira etorri zen.(Markel)


Beti pozik eta alai zegoen, denei kasu egiten eta denei gozokiak eta gaztainak oparitzen.   Eskolako lorategian egiten zuen lan. Oso eskuzabala zen eta beti denei umore onez jartzen zien. Oso pertsona ona zen eta maitagarria.Eskolan guztiak maite zituen.(Irina)


Pertsona alaia zen, maitagarria, berezia. Bizitza ondo aprobetxatu du jendearen alde gauza onak egiten.   Beregatik ikasi dugu landareak zaintzen eta ez puskatzen. Lagun oso on bat izan da guretzat. Ez dugu inoiz ahaztuko.(Ana)


Berak erakutsi zidan besteekin gauzak banatzeak alaitasun gehiago ematen duela. (Lorena Agirre)


Eskuzabala izaten erakutsi dit. (Pedro Aranburu)


Santi, oso pertsona alaia eta eskuzabala zen. Gauza asko erakutsi zizkigun: eskuzabala izaten, karameluak banatzen, gaztainak ematen, maitasuna erakusten, baita pertsona ona izaten ere. (Miren Alargunsoro)


Oso gizona jatorra, umezalea, eta beti laguntzeko prest zegoen pertsona bat zen. (Naroa Alvarez)


Landareetan egoten zen egun osoa, gozokiak ematen eta oso eskuzabala zen. (Iñigo Gabirondo)



                                                                      Mila esker Santi. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak