viernes, 22 de noviembre de 2013

Eredu paregabea. Santi "Caramelos"

Beste gelan batean ere, Santiren inguruko hausnarketa egin ditugu, hemen DBH2B gelan ateratakoak: 

“ Santik  beti erakutsi zidan jendea maitatzen; pertsona bat den bezala maitatzen. Berak asko maite zituen gazteak eta beti karameluak ematen ibiltzen zen, pertsona ona zen.”

“ Uste dut Santi erakutsi nahi izan ziguna, bakoitzak bere zatitxo bat gure gizarteari eskaintzen badiola hau hobetu ahal izango dugula dela, eta berak gure lorategian zaintzen eman zigun eredu on bat.”

“Santi beti lanean zegoen eta ez zen gelditzen. Santik erakutsi zidan beti pozik egon behar garela nahiz eta gauza txar bat gertatu. Nahiz eta pertsonak ez ezagutu, gauzak eskaintzen zien. Gauza asko elkar banatzen zituen. Berarekin hitz egiten zenuenean, oso ondo sentitzen zinen eta gainera beti laguntzeko prest zegoen.

“Nik Santirengandik gauza asko ikasi ditut hauexek adibidez; gauzak denekin banatzen, gauzak baloratzen, eskerrak ematen… Bera oso gizon jatorra zen egun guztian ikasleei bere karameluak ematen, loreak oparitzen, neguan gaztainekin, lorategiak zaintzen nahiz eta neguan eguraldi txarra egin, baina, beti irribarre bat ahoan zuela.”




“Erakutsi ziten pertsona guztiei lagundu egin behar zaiela eta nik esan nuen lehen hitza erakutsi zidan esaten,  Santi esan nuen beste ezerren aurretik . Gainera oso eskuzabala eta irribartsua zen.”

“ Santi beti besteei laguntzeko prest zegoen. Oso majoa zen. Loreak bere bizitza  zen. Jainkorengan sinesten zuelako jainkoak zerua eraman du.”

“Oso majoa zen. Karameloak ematen dizkien umeei, denek pertsona ona zela zioten. Beti besteentzat egiten zituen gauzak, besteentzat hoberena espero zuelako.”

“Oso majoa zen, begit laguntzeko prest zegoen, bere bizitza eman du Eskolapioetako lorategiak beti ondo eta polit-polittak egon daitezen. Beto gure karamelua ematen zizkigun.”

“Santi txikitatik ezagutzen nuen. Askotan egon nintzen berarekin, nire amari loreak ematen zizkion eta niri karameloak, Badakit oso langilea zela.”

“ Egun batean zegoen Santi eskolako errepidean hostoak jasotzen eta ia ia kotxe batek harrapatu zion, gu beregana hurbildu ginen galdetzea zer ari zen eta erakutsi zigun landareak zaindu eta Tolosa txukun egon behar zela, horrekin bi karamelu eman zizkigun.”

“Santi bizitzarako eredua izan da, bizitzari alaitasuna ematen zio, pazientzia handia zuen eta eskolako lorategian egin duen guztia eskertzekoa da.”

“Santirengatik mirespena dut, ez zegoelako inoiz haserre, beti bere irribarrearekin zegoen eta berak zuen eskuzabaltasuna izugarria eta miresgarria zen.”

“Berak beti besteei laguntsu nahian zegoen, oso pertsona ona zen.”

“Pertsona ona, lagun ona.”

“Santik erakutsi digu, gauzak banatu egin behar direla eta baita landareak zaindu behar direla, nahiz eta batzuetan landareak garestiegiak izan polittak geratzen dira lorategian.”

“Nik ez  nuen Santi oso ondo ezagutzen nahiz eta nire aitonaren oso laguna izan, baina beraren inguruan gauza on asko ikasi ditut eta horietako bat besteei lagundu behar zaiela da.”






No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak