jueves, 21 de noviembre de 2013

Txotxongiloen mundua. Encarni Genua

ENCARNI GENUA


           Encarni Genua: ez da Tolosakoa, Donostikoa da baina Tolosako kultur munduan oso txertatua dago. Txotxongilo munduan aritu da 41 urtetan eta bera izan zen Tolosan ospatzen den Txotxongilo emanaldien trukaketak aurrera eraman zuenetariko bat, eta gaur egun Tolosan dugun "Topic" sortu zuenetariko bat.

Azaroaren 13an, bere txotxongiloa den TXIRENE-rekin etorri zitzaigun bere bizitzaz hitz egitera. Berak kontatu zuenez, bera txikia zenean, oso txotxongilo gutxi zeuden eta 8-9 urtereekin ez ziren txotxongilo antzezlanak existitzen, eta are gutxiago euskeraz, baina antzerkia bai eta antzerkia egitea zen gehien gustatzen zitzaiona eskolan. Ezkondu ondoren arte ez zen txotxongiloekin hasi. Ordurarte, antzezlanetan ibili zen.

 Lehenbizi, eskolan neskez osaturiko talde bateko parte zen. 17 urterekin, beste eskola bateko mutilez ostaturiko beste  antzerki talde batekin elkartu ziren, bertan, bere senarra eta lankide den Manolo ezagutu zuen. Ezkondu eta seme-alabak izan zituzten,. Orduntxe, beren seme-alaben eskoletara joan eta txotxongiloak egin eta antzezlanak prestatzea bururatu zitzaien. Beraz, Encarnik, ipuin bat idatzi, eta eskolara hartara joan ziren.  Honek beste eskoletan oihartzuna izan zuen eta euskal herriko ikastetxe askotik bertara joateko eskaera egin zieten eta horrela daramate 41 urtez.


Egun batean, orain dela hilabete hil den Miguel Arreche beraiengana jo zuen eta Tolosako neska-mutilentzat txotxongiloen inguruan  zerbait egin nahi zutela eta laguntza eske joan zitzaien, eta noski, baietz esan zuten. Handik aurrera hasi zen Encarni astero Tolosara etortzen. Nazioarteko Txotxongilo jaialdia sortu zuten, gero izena aldatu zioten: gaur egun “titirijai” dena. Eta orain dela 4 urte, jaio zen Topic eta bera astero astero tolosara etortzen zen, antolakuntza lanetan parte hartzeko.  Lan ikaragarria egin zuten eta beren lanaren fruitua TOPIC da.


 Bera da, Topic-eko sarreran dagoen MARIONA eta barruan dagoen ERREKAMARI-ren egilea. Bere lana ikaragarri gustatzen zaiola argi utzi digu, baina garrantzitsuena lan egitea dela sinisten du. Berak txikitatik zuen idazteko zaletasuna, baina ez zen batere trebea eskulanetan, edo musikan, guzti hori lan eginez lortu zuen eta hori da gure ikasleen aurrean defendatu duena: “Benetan zerbait lortu nahi badugu, LAN eginez lortuko dugu”

* Laguntzaile mordoa ditu, berak egiten ez zekizkien gauzak erakutsi zioten irakasle guztiak.
* Txotxongilo bat egitea eta erabiltzea ez da erreza baina lan, lana eta lana eginez dena askoz ere errezagoa egiten da.
* "Nere ipuin guztientan, neska-mutilengan pentsatzeko galderak egiten ditu, buruari bueltak emateko".
* Topic bezelako proiektu bat aurrera eramateko, ezin da bakarrik lan egin. Pertsona askok hartu dute parte eta horietatik Miguel Arreche izan zen garrantzitsuenetariko bat.
* Tolosan kultur arloan hutsune bat bete zuten eta horrek harro sentiarazten dio.
* Bere lanetik gehien gustatzen zaiona, antzezlana egitea eta ikusleak disfrutatzen dutela ikustea da, eta gutxien gustatzen zaiona, lan guzti hori egiteko eskeini behar zaion denbora eta esfortzua.
* Bere bizitzan egindako lanaren ondorioz, asko pozten da bera hiltzen denean, MARIONA Topic-era joaten diren neska-mutikoak agurtzen jarraituko duenaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak