jueves, 21 de noviembre de 2013

Bizitza, kirolaz blai. Luis Javier Lorz




            Luis Javier Lorz (61 urte) gure ikastetxera etorri da, bere bokazioaz (kirola) hitz egitera eta bere bizitzari buruz pixka bat ere hitz egin digu:

Luis Javierrek zenbait izengoiti ditu: Kapu,Pitu... Beti Tolosan bizi izan da eta txikia zenean kirol asko praktikatzen eta ikusten zituen. Ikasketak Eskolapioetan burutu zituen eta kirol hauek praktikatzen zituen: futbola, eskubaloia, saskibaloia, pelota... Horien artean bere gustukoena eskubaloia zen. Bere lana asko gustatzen zitzaion eta oso gustora egiten zuen.

Soinketako irakaslea zen eta Eskolapioetan egiten zuen lan. Kirol askotako entrenatzailea izan zen: eskubaloia, arrauna, areto futbola…

Lau urte daramatza jubilatuta,oso gustora dago eta bizitza lasaiagoa dela esaten du. Bere denbora librean Usabal polikiroldegira joaten da eta txorroetan eta saunan igarotzen du denbora. Arratsaldeetan, eskubaloiko entrenamenduetan laguntzen du oraindik, bera``Alma Mater´´ da eta.

Egindako galdera guztiak erantzun eta joan egin zen, agian gero Usabalera joan zen txorroetan bainatzera.




"Urte guzti hauetan ez naiz irakasten bakarrik egon baita kirolaren munduan murgilduta ere. Entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa izan naiz."

"Tolosa C.F alebinekin, infantilekin eta jubenilekin entrenatzen egon naiz. Hirugarren mailan entrenatzaileari laguntzen egon naiz eta han ere prestatzaile fisiko bezala egon naiz."

"Tolosa C.F-eko eskubaloian talde eta kategoria desberdinetan entrenatzen egon naiz."

"Veleta-Aitz Orratzeko 2 titulu lortu nituen batelaren prestatzaile fisikoa izan naiz.
TAKE saskibaloi klubaren kreazioaren kolaboratzailea izan naiz."

"Kirolari bezala kirol ugari praktikatu ditut, ondo federatu mailan, eskolarrean edo lagun taldeetan: eskubaloien, futbolen, saskibaloien, pelotan, etb."


                          
                        

        

KIROL TITULAZIOA
*Eskubaloiko entrenatzaile nazionala.
*Euskal Herriko saskibaloiko entrenatzailea
*Futboleko begiralea.
*Lehenengo mailako areto futboleko entrenatzailea.
*Boleiboleko begiralea-Igeriketa-gimnasia kirolak etb…

ANTOLATZAILEA/ KOLABORATZAILE
*Eskola kirola
*San Juan Txapelketa
*Alebin Txapelketa
*Haurren Nazioarteko Futbol 7-a
*Hondartzako Boleibola
*San Juan Eskubaloi Txapelketa


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Bisitak